Azaroa 5. Helburua lantzera gonbidatzen gaituen hilabetea izango da. Hilabete honetan, etapa ezberdinetako ikasle guztiek genero berdintasunaren inguruko berri, ekintza, hausnarketak eta beste zenbait dinamika burutuko dituzte.
Bostgarren helburu honek egungo gizartea ulertzera, errespetatzera eta bermatzera bultzatzen gaitu.
Dakizuenez, GIH, gure ikasleen gizarteratzean laguntzen gaituen programa da. Honen bidez etorkizuneko herritar arduratsuak eraikitzea da gure asmoa, gure gizartea zaintzen eta kudeatzen dakiten pertsonak.