Zuekin partekatu nahi dugu FFL Euskadi Deusto erakundearen eskutik jaso dugun esker oneko gutuna:
FLL Euskadi Deustok eskerrak eman nahi dizkizue, berriro ere, zuen parte hartzeagatik eta zuen jarrerarekin ekitaldia denentzat esperientzia ahaztezin bihurtzen lagundu duzuelako: taldeentzat, familientzat, publikoarentzat, laguntzaileentzat, boluntarioentzat eta antolatzaileentzat.
Egun hartako giroa eta emozioak gogoratzen jarraitu dezazuen, hemen dituzue laburpeneko bideoa eta ekitaldiko argazkiak.
Mila esker STEAM bokazioak sustatzen hain sutsu aritzeagatik. Benetako inspirazio zarete jende askorentzat…
Jarraitu horrela! Plazerra izan da zuek FLL Euskadi Deuston izatea! Zorionak!