First Lego League 2019: argazkiak

First Lego League 2019 (LH 4)

LH 4

Hurrengo larunbatean, otsailaren 16an, First Lego League Junior txapelketan parte hartuko dugu Gasteizen, Europa Jauregian.

Bihotz Gaztea Ikastolako LH 4. mailako taldeok eguerdiko 12:00-13:00 bitartean aurkeztuko ditugu egindako proiektuak Maria de Maeztu Auditorioan. Egun osoan zehar hainbat ekintza egongo dira. Zatoz animatzera!

First Lego League 2019 (DBH 4)

DBH 4

Datorren otsailaren 16an gure DBH 4. mailako ikasleek First Lego League Euskadi txapelketan parte hartuko dute Gasteizeko Europa Jauregian. Gure ikastolako taldeak Euskalerriko beste 57 taldeekin batera parte hartuko du. Innobasquek bultzatzen duen ekintza, STEAM Hezkuntzaren arloko Euskadiko erreferentziazko programa eta Estatu osoko lehiaketa nagusi bihurtu den ekimena da.

Gure aurtengo erronka Into Orbit izenekoa, espazioarekin eta espazioan jardun ahal izateko premia eta arazoekin lotuta dago. Taldeek arazo bati konponbide bat topatuko diote eta soluzio berritzaile bat proposatuko dute. Gure kasuan zabor espazialari aurre egiteko bi konponbide eta espazioan higienearekin loturiko beste konponbide bat prestatu dituzte. Horretaz gain robotak programatuz zenbait erronka gainditu beharko dituzte hainbat misio batuz aurrera eramateko beti talde-lanean eta kooperazioan oinarriturik.

Aurreko urteetan bezala ikastolan egindako lana eta ibilbidean ikasitakoa aplikatzeko aukera paregabea izango dute egun zirraragarri batez. Animo eta aurrera!