Datorren azaroaren 15ean (LH 5B) eta azaroaren 17an (LH 5A) ikasleak Bilbora joango dira Euskadiko Artxibo Historikoa ikustera, gelan lantzen ari diren gaiarekin lotura duelako. Txango hau goizez bakarrik izango denez, hamaiketakoa eraman dezakete. 12:30etarako ikastolan bueltan egongo dira.
Bilbora metroz joango dira, beraz ikasle bakoitzak bere “Barik” txartela ekarri beharko du.