ETORRI GU EZAGUTZERA!

Badira bizitza osorako erabakiak. Denboran zehar Bizi-Biziak mantentzen direnak. Bihotz Gaztea Ikastola da horietako bat.

Familia handia gara, horregatik, elkar ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Urtarrilaren 15 eta 22an ateak irekiko dizkizuegu etorkizun oparo
eta aberasgarrian murgiltzeko prest zaudeten familia guztiei.

Jardunaldi irekien helburua ikastola berritua erakustea, metodologia azaltzea
eta zalantzak argitzea izango da. Bi txandatan parte hartu ahal izango duzue.

Lehenengoa 10:00etan.
Bigarrena 11:30ean (urtarrilak 15 BETETA)

Etorri ezin zareten guztiei jakinarazi nahi dizuegu online jardunaldiak ere egingo ditugula:

Urtarrilak 17, 18:30ean
Urtarrilak 24, 18:30ean

Hezkuntza bihotzetik sortzen den bidea da. Horregatik, Bihotz Gaztea Ikastolan zuen bidaiei hasiera emateko prest gaude. Zuen zain!