ESKULAN LEHIAKETA: ESKULANAK FAMILIAN

ESKULAN LEHIAKETA: ESKULANAK FAMILIAN

.

Aurreko urteetan jasotako arrakastaren ondorioz, hemen duzue berriz eskulan lehiaketa. Beraz, familia osoa jar zaitezkete lanean: haurrak, gurasoak, aitite-amamak… 

GAIA: Gai librea da. Baldintza bakarra, birziklatzeko materialaz eginda egon behar dela.

PARTAIDEAK: Ikastolako familiak.

KATEGORIAK: Hiru kategoriatan banatuko dugu lehiaketa:

  • Haur Hezkuntzako ikasleak.

  • Lehen Hezkuntzako ikasleak.

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak.

LAN KOPURUA: Ikasle bakoitzeko lan bat. 

LANAK BIDALTZEKO MODUA: Eskulanak izenburu bat izan behar du. Izenburu hori txarteltxo batean idatzi behar da eta eskulanaren ondoan ipini. Horrela daudenean, eskulana eta bere txartela ondoan,  argazkia atera. Eta ondoren argazki hori helbide hauetako batera bidali: carlos.quintana@gazbi.net  edo xabier.bidegain@gazbi.net 

Baita bidalitako mezu horretan egilearen izena, abizenak eta maila idatzi behar dituzue (baina datu hauek argazkian agertu gabe).

AUKERAKETA BATZORDEA: Irakasleak, ingurumen batzordeko ikasleak eta ez-dozenteak izango dira.

SARIAK:  Sariak egongo dira kategoria bakoitzerako.

EGUTEGIA

  • Apirilaren 23 arte: eskulana bidaltzeko epea.

  • Apirilaren 26tik aurrera: eskulanen erakusketa ikastolako webgunean, facebooken eta instagramen. 

  • Maiatzaren 14an: sari-banaketa.

eskola jasangarria