Aurreko urteetan jasotako arrakastaren ondorioz, hemen duzue berriz eskulan lehiaketa. Beraz, familia osoa jar zaitezkete lanean: haurrak, gurasoak, aitite-amamak…
GAIA: Gai librea da. Baldintza bakarra, birziklatzeko materialaz eginda egon behar dela.
PARTAIDEAK: Ikastolako familiak.
KATEGORIAK: Hiru kategoriatan banatuko dugu lehiaketa:
- Haur Hezkuntzako ikasleak
- Lehen Hezkuntzako ikasleak.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak.
LAN KOPURUA: Ikasle bakoitzeko lan bat. Elkarren artean egitekotan (anaiak; anai-arrebak; ahizpak…) lan bakartzat hartuko da, soilik kategoria batean.
LANAK BIDALTZEKO MODUA: Eskulanak ikastolara ekarri beharko dira. Eskulanekin batera gutunazal bat, itxita, eta bere barruan ohartxo bat ikaslearen datuekin: izena, abizenak eta bere maila. Gutun-azalean idatzita ikusi beharko da eskulanaren izenburua.
AUKERAKETA BATZORDEA: Irakasleak, ingurumen batzordeko ikasleak eta ez-dozenteak izango dira.
SARIAK: Sariak egongo dira kategoria bakoitzerako.
JABETZA: Eskulanak erakusketa amaitu eta gero berreskuragai egongo dira.
EGUTEGIA:
- Eskulana ikastolara ekarri: apirilaren 29ra arte.
- Eskulanen erakusketa: maiatzaren 2tik aurrera.
- Sari-banaketa: maiatzaren 19an.
