Ingurumen lehiaketarako lanak aurkezteko epea luzatu egin da.
Apirilak 28rarte
Agenda 2030eko 12. helburua “Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak” dela kontuan izanez, eta aurreko urteetan jasotako arrakasta ikusirik, hemen duzue berriz eskulan lehiaketa. Beraz, familia osoa jar zaitezkete lanean: haurrak, gurasoak, aitite-amamak…
GAIA: Gai librea da. Baldintza bakarra, birziklatzeko materialaz eginda egon behar dela.
PARTAIDEAK: Ikastolako familiak.
KATEGORIAK: Hiru kategoriatan banatuko dugu lehiaketa:
- Haur Hezkuntzako ikasleak
- Lehen Hezkuntzako ikasleak.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak.
LAN KOPURUA: Ikasle bakoitzeko lan bat. Elkarren artean egitekotan (anaiak; anai-arrebak; ahizpak…) lan bakartzat hartuko da, soilik kategoria batean.
LANAK BIDALTZEKO MODUA: Eskulanak ikastolara ekarri beharko dira. Eskulanekin batera gutunazal bat, itxita, eta bere barruan ohartxo bat ikaslearen datuekin: izena, abizenak eta bere maila. Gutun-azalean idatzita ikusi beharko da eskulanaren izenburua.
AUKERAKETA BATZORDEA: Irakasleak, ingurumen batzordeko ikasleak eta ez-dozenteak izango dira.
SARIAK: Sariak egongo dira kategoria bakoitzerako.
JABETZA: Eskulanak erakusketa amaitu eta gero berreskuragai egongo dira.
EGUTEGIA:
- Eskulana ikastolara ekarri: apirilaren 21era arte.
- Eskulanen erakusketa: apirilaren 24tik aurrera.
- Sari-banaketa: maiatzaren 11an.
