Eskolen Arteko Foroa eta Udal Pleno Txikia

Ikasturtero bezala, Santurtziko ikastetxeok Eskolen Arteko Foroan parte hartu dugu. Ekitaldia Santurtziko Dorretxean egin zen maiatzaren 16an. Aurtengo ikastolako ordezkariak izan dira: Lucia Mohedas, Arkaitz Nuñez, Beñat Gonzalez, Ibai Bercedo, Josu Martinez eta Unai Bueso.

Eskolen Arteko Foroan egindako txostena Santurtziko alkateari eman genion maiatzaren 30ean egin zen Udal Pleno Txikian. Txosten horretan Santurtziko ikastetxeok ONUren Agenda 2030eko garapen jasangarrirako 17 helburuak lortzearen alde egiten duguna adierazten da.

Pleno Txikian egondakoak ikastolako Ingurumen Batzordearen kideen ordezkari hauek izan ziren: Garazi Gil, Kendra Casquero, Alain Alvarez, Uxue Quintas eta Iker Perez. Aipatu behar ere joan ezin izan zena, eta txostena egiten parte hartu zuen, Erlantz Urbaneja.

Eskolen Arteko Foroa 2019
Udal Pleno Txikia 2019