Eskola jasangarria

Martxoak 16an “Eskola Jasangarria” ziurtagiria berriztu behar dugu. Ikastolako ingurumen taldeko kideek lanean jarraitzen dute onarpen hau berriz eskuratzeko.

Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek Carlos Quintana eta Xabier Bidegain irakasleen laguntzarekin, ikastolako zein gure inguruneko arazoak aztertzen dituzte hobetzeko konponbideak bilatzeko asmoz.

Aurtengo ikasturtean, gainera, Santurtziko EA21 taldean Garapen Jasangarrirako Helburuen lanketa (GJH) egingo da herri mailan, Santurtziko ikastetxeekin eta Udaletxearekin  batera.

Eskola jasangarria