“ESKOLA JASANGARRIA” ZIURTAGIRIA LORTUTA!

Berriz ere Eskola Agenda 21 programak dituen jasangarritasunarekiko helburuekin bat egiten dugula egiaztatu du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak; eta horregatik, Eskola Jasangarria ziurtagiria eman digute. 

Autoebaluazio-galdetegia aztertu eta auditoretza-bisita egin ondoren, ingurumenarekin lotutako hainbat sailek eskertu egin dute Ikastolak jasangarritasunaren inguruan egindako lana; aitortuz, gainera, ikastetxea hobekuntzaren alde inplikatuta dagoela eta urtez urte iraunkortasunerantz joateko konpromisoa duela.

Ziurtagiriarekin batera, Eskola Jasangarriaren txostena jaso dugu. Bertan, ebaluazio-txostenean kontuan hartu beharreko sei puntuak aztertzen dira: jasangarritasuna, konplexutasuna, prozesua, parte-hartzea, elkarlana eta curriculuma. Horietan guztietan Ikastolak dituen indarguneak zehaztu dizkigute, eta hurrengo urteetan hobetzen jarraitzeko kontuan hartu beharreko iradokizunak ere eman dizkigute.