Pasa den igandean (urriak 31) “Emakume guztientzako xakea” ekitaldia burutu zen Santurtzin. Bertan 30 emakume baino gehiagok aukera izan zuten Maddi Z. Landera (Bizkaiko txapelduna) eta Ayala Barcalarekin ( 2020ko Arabako txapelduna) jokatzeko.
Jardunaldi honetan maila guztietako jokalariek parte hartu zuten, eta lagunarteko partidak jokatu ziren gehienbat. Xake munduko emakume desberdinak batzeko eta haien parte hartzea sustatzeko aukera paregabea izan zen igandekoa, eta Bihotz Gaztea Ikastolatik mota honetako ekimenak animatzen ditugu.
Ikastolan bertan ere xake taldea daukagu, eta astero batzen dira elkarrekin xakera jolasten ikasteko.
[vc_gallery interval=”3″ images=”13478,13473,13481,13468,13469,13471,13472″ img_size=”full”]