Dakizuen bezala, St. George English Academy-rekin lankidetzan ari gara, eta gaurkoan, pixka bat ezagutzeko asmoz, elkarrizketa bat ekarri dizuegu. Solasaldi honetan zenbait gai jorratzen dira, baina gehienbat ikasleak jasotzen dituen onura desberdinak agertzen dira.

Guk pentsatzen dugu ikasleek ikasteaz aparte disfrutatu behar dutela, eta hori egiten saiatzen gara gure klase guztietan. Hala ere, badakigu ezberdintasunak daudela HH, LH eta DBH artean.
HHko ikasleek, adibidez, abesti eta joko hezigarriekin ikasten dute gehienbat, soinu eta letra basikoetan zentratuta. Erabiltzen dugun metodologia Jolly Phonics deitzen da. Esan behar dut maila honetako klaseetan mugimendu asko dagoela.
LHn aldiz, nahiz eta oraindik jolas didaktiko nahikotxo egon, pixkanaka testuen exijentzia maila handituz goaz.
DBHn enfokea zeharo aldatzen dugu. Aurreko mailetan hizkuntzarekin maitemintzea bilatzen dugu, eta maila honetan azterketetan zentratzen gara. Etxerako lanak talde honetan soilik bidaltzen ditugu, ikasleen prestakuntzarako nahitaezkoa iruditzen zaigulako.
Oraintxe bertan, Bihotz Gaztea Ikastolan, lehenengo lau mailak lantzen ditugu (A2, B1, B2 eta C1). Momentuz ez dugu Proficiency (C2 maila) lantzen, baina etorkizunean lantzea nahiko nuke.
Asko aldatzen den zerbait da. DBH mailan gure enfokea aldatuz doa kurtsoan zehar. Normalean, lehenengo hiruhilekoan, testuei garrantzia gehiago ematen diegu, azterketaren atal bakoitzari behar duen denbora emanez. Gabonak eta gero, ahozkotasunean zentratzen gara gehienbat. Hala ere, badakigu ikasle bakoitzak bere indargune eta ahulguneak dituela, eta malguak izan behar garela badakigu.
HHn, lehen esan bezala, Jolly Phonics erabiltzen dugu, abestietan eta fitxetan oinarritzen dena ahozkotasuna, idazkera eta irakurmena lantzeko. LHko lehenengo mailatik aurrera gure material propioa erabiltzen dugu. Zonalde honetan urteetan zehar izandako esperientziak moldatutako liburuak dira, eta ziur gaude gure ikasleak ahalik eta hobekien prestatzeko baliagarriak direla. Gainera, urtero egiten ditugu hobekuntzak, maila bakoitzak dauzkan behar espezifikoei moldatzeko.
Zenbait onura daude. Hasteko, natiboen azentuek ikaslean bi eragin diferente dauzkate: bere azentu propioa hobetu, eta entzumenezko ulermena fintzen dute. Noizbait gertatzen da hasieran irakasleei ez ulertzea, baina berehala moldatzen dira.
Urte bakoitzean irakasle diferenteekin egoten dira, azentu desberdinak dituztenak. Horrek zera ekartzen die: ingelesez mintzatzeko konfiantza, pertsona natibo desberdinekin ingelesez hitz egin ahal duela konturatzen direlako. Aurten irakasle estatu batuarrak, eskoziarrak, ingelesak eta irlandarrak ditugu.
Horretaz aparte, irakasle natibo batek daukan hiztegia askoz aberatsagoa da, eta hori ezin da soilik liburuekin ikasi.
Hasteko, 17 urteko esperientzia daukan akademia bat gara, eta urte guzti hauetan zehar gure material propioa landu izan dugu, eta ziur gaude zonalde honetako ikasleak laguntzeko aproposenak direla. Europako edozein ikasleri zuzenduta dagoen liburu bat erabili beharrean gure liburu propioak erabiltzen ditugunez, irakaskuntza pertsonalizatuago bat emateko aukera izaten dugu.
Horretaz gain, esperientzia handia duten 50 irakasle dauzkagu akademian, eta materialak elkar trukatzeko kultura daukagunez, irakasle guztiok etekina ateratzen dugu bakoitzak egiten dituen hobekuntzez.
Urtero 150 eta 200 ikasle parte hartzen dute Cambridgeko azterketetan. Orokorrean ikasleen %70a baino gehiagok gainditzen dute azterketa, eta azken urte hauetan, Leioako gainditze tasa %86ra igotzea lortu dugu.
St George ’s Academy Leioan hasi zen 2005. urtean, 4 irakaslerekin. Gaur egun, 3 ikastetxe dauzkagu (Leioan, Iparragirren eta Urquijon), eta 8 ikastola desberdinekin lankidetzan gaude. Nire ustez, horrek asko esaten du akademian daukagun mailaz.
Horretaz aparte, urtero inkestak egiten ditugu, eta azken 3 urte hauetan 10etik 9 puntu lortu izan ditugu asebetetze atalean.
HH eta LH mailetako ikasleei azterketak egitea ez diela asko laguntzen ikusi dugu, eta horregatik ebaluazio jarraitua egiten diegu. Hiruhilekoan bakoitza amaitzen denean nota buletin bat bidaltzen diegu familiei, bere seme edo alabaren inguruko informazioarekin (gehienbat klasean eta irakaslearekin izandako jarrera).
Cambringeko taldeetan, ordea, azterketak egiten ditugu. Hiruhileko bakoitzean froga bat egiten diegu, eta emaitzak gurasoak jasotzen dituzte. Horretaz gain, HH eta LHko taldeetan gertatzen den bezala, ikaslearen jarreraren inguruko buletin bat bidaltzen diegu.
Gurasoek galderaren bat izatekotan, nirekin kontaktuan jarri daitezke email edo telefono bidez, edo, beharrezkoa izatekotan, bilera presentzial bat izateko aukera dago.
