Elkarmaker (LH 3 – DBH 3)

Ikastolen Elkarteak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Elkarmaker proiektua jarri zuten abian ikasleen artean ekintzailetza-jarrerak sustatzeko asmoz. Lan hori burutzeko ardatzak honako hauek izan dira:

  • Heziketa maila desberdinen arteko kooperazioa (ikastolako DBH 3 eta LH 3ko ikasleak Mondragoi unibertsitateko ikasleekin aritu izan dira lanean).
  • Izaera teknologiko-ingeniaria duen ikasturte beteko proiektua.
  • Maker” eta “Design Thinking filosofiak“.

Ikasturtean zehar egindako lanaren emaitza Casa Torre Jauregian egongo da ikusgai Higarillo aretoan, ekainaren 17an arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bertan prototipoak ikusi ahal izango ditugu eta ikasle batzuen azalpenen bidez, prozesua ezagutzeko aukera izango dugu.