Ikasturte amaiera hurbiltzen ari da, eta agendan agertzen diren Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako eskola-egutegiak berrikustean (posta elektronikoz helarazi genizuenak), konturatu gara akats bat dutela. 2022ko maiatzaren 23ko Eskola Kontseiluan, 2022-2023 eskola-egutegia onartu zenean, ekainaren 1a eta 2a lanaldi jarraitukoak dira, hau da, EZ DAGO IKASTOLARIK ARRATSALDEZ. Zuen egutegian goizekoak eta arratsaldekoak direla agertzen da, baina, egia esan, lanaldi jarraitukoak dira.
Jantokia lanaldi jarraituko ordutegian.
Mezu elektroniko hau baliatuz, ekainaren 1etik 20ra bitartean jantokia erabiltzeko galdetegia helarazi nahi dizuegu. Gogorarazi nahi dizuegu, halaber, aipatutako epean zuen seme-alabek zerbitzu hori erabiltzea nahi duten familia guztiek (ohiko erabiltzaileak izan arren) galdetegi hau bete beharko duzuela.