Abenduaren 7an, asteazkenean, DBH 4. mailako ikasleek Durangoko Azokara txangoa burutuko dute.
Autobusa ikastolatik goizeko 10:00ean aterako da, horrek esan nahi du lehenengo orduan klasea izango dutela (ez dute chromebookik ekarri behar) eta bokata eraman beharko dutela jateko. Bueltan ikastolan 16:00etan, gutxi gora behera, egongo gara.
Azokan dauden bitartean gazteei zuzendutako tailer bat egingo dute.
Irteeraren prezioa 11.30 €koa izango da eta hurrengo erreziboan kobratuko zaizue.