Datorren ostiralean, urtarrilaren 20an, DBH 4-ko Teknologiako ikasleak Bilbora joango dira. Ikasleek Global Smart Grids innovation Hub zentroa ezagutuko dute eta, bertan, First Lego Leagueren inguruko formazio saio bat izango dute adimendu saredun elektrikoen inguruan.
Ikasleak metroan joango dira Bilbora, beraz, ezinbestekoa da Barika kargatuta eramatea eta baita musukoa ere.
Goiz osoko irteera izango denez, komenigarria da hamaiketakoa eramatea. Egun horretako ordutegia, ohikoa izango da.