Otsailaren 22an, asteazkenean, DBH 1 mailako ikasleek irteera egingo dute Peñas Negrasera (Arboleda). Irteeran meatzari-jarduerak paisaian utzitako aztarnak ikusiko dituzte, bertako interpretazio-zentroko monitoreen eskutik.
Egun osoko irteera izanik, bazkaria eraman beharko dute; horrez gain, arropa eta zapata egokiak eta, lan egiteko, boligrafo edo arkatza.
Ikasleko 6,70€ko prezioa dauka irteerak eta hurrengo erreziboarekin pasako da.