CO2-ren NEURKETAK EGITEN

 CO2-ren neurketak ikastolako geletan.

Ikastolako Ingurumen Batzordea, ahalegin handiz, Karbono Dioxidoa neurtzen ari da ikasgeletan. Neurgailu horien helburua barruko airearen kalitatea kontrolatzea da, eta, gainera, leihoak, ateak eta abar irekiz ikasgela aireztatzea noiz den beharrezkoa zehazteko gida gisa balio du.