ITSASOKO AMA SOTERA ARRAUN TALDEAREN INSTALAZIOETARA BISITA (LEHEN HEZKUNTZA)

Otsailean zehar gure Lehen Hezkuntzako ikasleek Itsasoko Ama Sotera Arraun taldearen instalazioetara joateko aukera izan zuten. πŸš£πŸ½β€β™‚οΈπŸš£β€β™€οΈ Gorputz-hezkuntzaz gozatzeko aukera paregabea πŸƒπŸ€Έβ€β™€οΈ gure herriaren ezaugarri den kirola praktikatuz. Eskerrik asko arraun taldeari txikienei esperientzia bikain honetaz gozatzen uzteagatik.πŸ’šπŸ’™

KOLONIAK LH 5. MAILAN

Ikasturte honetan, 5. mailako ikasleak Dima herriko Lapurriketa egoitzara kolonietan joango dira. Martxoaren 2an irtengo dira eta martxoaren 4an itzuliko dira. Egun horietako ordutegia eta autobus zerbitzuak ohikoak izango dira. Eraman beharko dituzten gauzak: beheko izara, lozorroa eta pijama; 2 musuko eguneko, garbiketa pertsonalerako gauzak: orrazia, toalla handi bat eta beste txiki bat, hortzeskubila….; zira…

NUTRIZIO TAILERRA (LH 6)

LH 6. mailako ikasleek otsailaren 21ean, astelehena, Galdamesen dagoen Areitz soroa baserria bisitatuko dute. Bertan baratza ikusi ondoren nutrizio tailer batean parte hartuko dute. Egun horretarako, hamaiketakoa, bazkaria eta edariaz gain, mendian ibiltzeko arropa eta oinetakoak behar izango dituzte. Irteeraren ordutegia betikoa izango da (9:00-16:30). Irteeraren prezioa 22€koa izango da eta abenduko ordainagirian kobratuko da.

LH Bide hezkuntzan

LH BIDE HEZKUNTZAN

LH4. mailako ikasleek Bide Hezkuntza gaia jorratu dut. Arriskuak, arreta, enpatia, psikomotrizitatea eta kideekin gozatzea izan dira txangoko protagonistak. [vc_gallery interval=”3″ images=”14009,14010,14011,14012,14013,14014,14015″ img_size=”full”]

HH5 Lurraska

HH LURRASKAN

HH4 eta 5 urteko ikasleak baserrian egon ziren! Azaroaren 25 eta 26ean Lurraskako Baserri Eskolara joan ziren, eta bertan, nahiz eta egun kaskarra egin, primeran pasatu zuten. Horretaz gain, animalia diferenteak ezagutzeko aukera izan zuten, eta baita ogia eta erroskillak egiteko ere! Argazki gehiago ikusi nahi? Sartu gurasogunera! [vc_gallery interval=”3″ images=”13879,13881,13882,13877,13884,13878,13885″ img_size=”full” title=”HH4″][vc_gallery interval=”3″ images=”13876,13875,13872,13871,13870,13873,13874,13886,13883,13880″…

LH4K GASCA BISITATU DU!

Astelehen honetan (azaroak 15) LH4ko ikasleak Gasca enpresara joan dira bisitan! Ikasleek EKIko Inguruneko lehenengo unitatean emandako edukiak barneratzeko aukera izan dute. Hau da, elikagaiak zelan kontserbatzen eta kozinatzen diren ikasi dute, eta honek daukan garrantziaz jabetu dira. Gasca taldearekin beti gaude elkarlanean, eta horregatik iruditzen zaigu elikagaiak prestatzeko prozesuari buruz ikasteko tokirik aproposena dela.…

LAGUNDU DEZAGUN GUZTION ARTEAN!

Umeak beti daude presaka, ez dira apenas gelditzen. Eta ikastolatik egun osoa pasa eta gero, bere gurasoak ikusi ezinik, arrapaladan ateratzen dira (batez ere txikienak direnak). Horretaz gain, gurasook ere irrikatan gaude gure umeak hartu eta etxera joateko, eta askok kotxea erabiltzen dugu. Presaka gabiltzanez ez gara batzuetan enteratzen eta behar ez dugunean aparkatzen dugu.…