PEÑAS NEGRAS (DBH 1)

Urtarrilaren 28an, ostiralean, DBH 1 mailako ikasleek irteera egingo dute Peñas Negrasera (Arboleda). Irteeran meatzari-jarduerak paisaian utzitako aztarnak ikusiko dituzte, bertako interpretazio-zentroko monitoreen eskutik. Goiz osoko irteera izanik, hamaiketakoa eraman ahal izango dute; horrez gain, arropa eta zapata egokiak eta, lan egiteko, boligrafo edo arkatza. Ikasleko 6,75€ko prezioa dauka irteerak eta hurrengo erreziboarekin pasako da.

LH Bide hezkuntzan

LH BIDE HEZKUNTZAN

LH4. mailako ikasleek Bide Hezkuntza gaia jorratu dut. Arriskuak, arreta, enpatia, psikomotrizitatea eta kideekin gozatzea izan dira txangoko protagonistak. [vc_gallery interval=”3″ images=”14009,14010,14011,14012,14013,14014,14015″ img_size=”full”]

HH5 Lurraska

HH LURRASKAN

HH4 eta 5 urteko ikasleak baserrian egon ziren! Azaroaren 25 eta 26ean Lurraskako Baserri Eskolara joan ziren, eta bertan, nahiz eta egun kaskarra egin, primeran pasatu zuten. Horretaz gain, animalia diferenteak ezagutzeko aukera izan zuten, eta baita ogia eta erroskillak egiteko ere! Argazki gehiago ikusi nahi? Sartu gurasogunera! [vc_gallery interval=”3″ images=”13879,13881,13882,13877,13884,13878,13885″ img_size=”full” title=”HH4″][vc_gallery interval=”3″ images=”13876,13875,13872,13871,13870,13873,13874,13886,13883,13880″…

DBH 3KO IKASLEAK BILBORA

Datorren asteazkenean DBH 3ko Frantseseko ikasleek irteera egingo dute Bilbora, arloarekin erlazionatuta. Goizean ikastolara etorri behar dira eta elkarrekin metroa hartzera joango gara. Bilbotik ibilbide bat egingo dute eta ibilbidean zehar Bilboko eraikuntza esanguratsuenen bideo promozionala grabatuko dute. Metroan joango garenez, ezinbestekoa da Barik-a (kargatuta) eramatea. Irteera honek lotura du lantzen ari garen “La tour…

LH5 DONOSTIAKO ZIENTZIA MUSEOAN

Pasa den asteazkenean (azaroak 10) LH5eko ikasleek Donostiako Eureka Zientzia Museoa bisitatzeko aukera izan zuten! Bertan, Lur planetaren mugimenduen inguruko tailer batean parte hartu zuten, eta klasean emandako zenbait eduki barneratzeko aukera paregabea izan zuten. Horretaz gain, bisitan zehar gure planetaren funtzionamendu zientifikoa ezagutu zuten. [vc_gallery interval=”3″ images=”13694,13698,13696,13691,13697,13699″ img_size=”full”]

ZUMAIAKO FLYSCH-A BISITA (LH 6)

Eguraldia usten badigu, oraingoan LH 6. mailako ikasleek azaroaren 26an, ostirala, Zumaiako Flysch-a bisitatuko dute. Egun horretarako, hamaiketakoa, bazkaria eta edariaz gain, mendian ibiltzeko arropa eta oinetakoak behar izango dituzte. Irteeraren ordutegia betikoa izango da (9:00-16:30). Irteeraren prezioa 20€koa izango da eta abenduko ordainagirian kobratuko da.

LH4K GASCA BISITATU DU!

Astelehen honetan (azaroak 15) LH4ko ikasleak Gasca enpresara joan dira bisitan! Ikasleek EKIko Inguruneko lehenengo unitatean emandako edukiak barneratzeko aukera izan dute. Hau da, elikagaiak zelan kontserbatzen eta kozinatzen diren ikasi dute, eta honek daukan garrantziaz jabetu dira. Gasca taldearekin beti gaude elkarlanean, eta horregatik iruditzen zaigu elikagaiak prestatzeko prozesuari buruz ikasteko tokirik aproposena dela.…