Apirilaren 28rako (ostirala) programatuta zegoen irteera maiatzaren 18ra atzeratu da (osteguna), egun horretan DBH 4.eko ikasleek Berangoko Burdin Hesiaren Memoriaren museoa bisitatuko dute. Irteera honen bidez Social Sciences ikasgaian lantzen den Gerra Zibilaren inguruko ezagutzak sakontzeko aukera izango dute.
Irteera goiz osokoa da, 14:40etarako bueltan egongo gara, beraz hamaiketakoa eraman ahal izango dute.
Bertara joateko Bizkaiko zubia eta metroa hartuko dute ikasleek, beraz, Barik txartela kargatuta eraman beharko dute eta zubi esekian egon beharko dira goizeko 8:20etan.