Dakizuenez, Aste Santuko oporren bueltan, DBH 2ko ikasleek irteera bat egingo dute bizikletaz La Arenako hondartzara. Familia askok bizikletak oporrak pasatzen dituzuen herrietan uzteko ohitura daukazuenez, bizikletak Santurtzira ekartzea eta doitzea gogorarazi nahi dizuegu. Oporren bueltan, eguraldiak ahalbidetzen duenean, irteera programatuko dugu eta ahal bezain laster jakin araziko dizuegu.
