Euriak eta hotzak ez gintuzten etxean utzi. Aurten, gure ikastolan ohikoa den bezala, Santurtziko inauteriekin dugun hitzordura leial joan gara.
Egun desatsegina izanik ere, familiak eta langileak gure kaleetara ateratzera animatu ginen euripean dantzatzera eta abestera, desfileko parte-hartzaileak animatzera eta beroa ematera, joan den larunbata oso egun berezia bihurtuz.
Ze egun handia eta familia handia!
Datorren urtean itzuliko gara gogo berarekin eta berrikuntza batzuekin.
Txalo bero bat merezi duzue! Onenak zarete! Gora Zuek!
Horrela, amaitutzat ematen ditugu 2022ko inauteriak. Haize freskoa izan da berriro ere jaiez gozatu ahal izatea, baina, batez ere, gure familiarren eskutik egin ahal izatea. Eskerrik asko gure alboan egoteagatik eta ikastolako zein egun honetako partaide izateagatik.






