Bihotz Gaztea Ikastolako beken barne-sistema Kontseilu Errektoreak Artezkartitza Kontseiluak 2021eko martxoaren 18an egindako bilkuran onartu zen.  Beken helburua da muga ekonomikoak oztopo izan ez daitezen Bihotz Gaztea Ikastolan ikasteko orduan, eta, beraz, familia bakoitzeko seme-alaba baten kuotei emango zaie diru-laguntza, gehienez ere 150€ kurtsoko. Laguntza horiek Eusko Jaurlaritzak emandako beken osagarriak dira.

Elkartasun fondo

BALDINTZAK

Honako baldintza hauek bete behar dira Ikastolako bekak eskatzeko:

  1. Nahitaezkoa izango da Eusko Jaurlaritzaren 2021-2022 ikasturterako beka eskatuta eta emanda izatea.
  2. Aldundiak emandako zerga-informazioa (10-T ez da nahikoa), Lanbideren RGI-DBE ziurtagiria (interesdunak laguntza horiek jasotzen baditu), familia-erroldaren ziurtagiria eta Ikastolak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein agiri aurkeztu behar dira.

IRIZPIDEAK

Eskaerak aztertzerakoan, Ikastolak irizpide hauek hartuko ditu kontuan:

  1. Ikaslearekin bizi diren pertsona guztiak hartuko dira kontuan.
  2. Pertsona horiek aurreko urte naturalean (kasu honetan 2020an) izan dituzten diru-sarrera guztiak hartuko dira kontuan: soldatak, pentsioak eta ondarea (Aldundiak emandako informazio fiskala), DSBE-DBE (Lanbide), bikote ohiek banantzeen kasuan emandako laguntzak (epailearen agindua),…
  3. 2021-2022 ikasturtean laguntzak emateko Ikastolak zehaztutako baremoak honako hauek dira:

Familia-errentak ezin izango du hurrengo errenta-atalasea gainditu.

* 8tik gorako kide konputagarri bakoitzeko, errenta-atalaseetan (+1) gisa ezarritako kopuruak gehituko dira.

Beka hau ematen bazaio, ikasleari kuotei dagokien zenbatekoa emango zaio, gehienez 150€ familia bakoitzeko.

2021-2022 ikasturterako beka-sistema honetarako ekarpena familien borondatezko ekarpenek osatuko dute, eta, beharrezkoa izanez gero, kooperatibaren gehieneko ekarpena 3.000 eurokoa izango da. Emandako beka guztien baturak muga hori gainditzen badu, bekadun guztien artean proportzionalki banatuko da.

ESKAERAK

  • Eskabide-orriak idazkaritzan jaso ahal izango dira.
  • Entregatzeko epeak: urriaren 4tik 31ra arte. (biak barne).
  • Erantzuteko epea: apirilaren 30ean.