BASQUE CULINARY CENTER JANTOKIAN

BASQUE CULINARY CENTER

Munduan aitzindaria den erakunde akademiko bat da. Mondragon Unibertsitateari atxikitako Gastronomia Zientzien Fakultate batek eta Ikerketa eta Berrikuntza Zentro batek osatzen dute.

Basque Culinary Center Ikastolan egon da. Elikadura eta osasuna, jasangarritasuna, osagai berriak, digitalizazioa, makineria… ikertzen dituen BCCko zentro teknologikoak ikerketa proiektu bat hasi du Auzolanekin elkarlanean, ikasleek, familia-gurasoek eta ikastolek dituzten beharrak eta tirabirak ulertzeko eta jantokiari buruzko ikuspegi orokorra lortzeko.

Asmoa informazioa biltzea eta begirada zabala izatea da, ideia berritzaileak eta sortzaileak bilatzeko, eskola-jantokiko esperientzia askoz ere hobea izan dadin.

Informazio hori bertatik bertara jasotzeko, erakunde honetako bi ikertzailek gure jantokia bisitatu dute eta eguneko menua dastatu dute.