AZTARNATEGIA

Aztarnategia

Bihotz Gaztea Ikastolako Lehen Hezkuntzako 1. mailan Lehen Gizakien garaian murgildu gara eta gauza asko ikasi dugu; zer jaten zuten, non bizi ziren, nola janzten ziren… Baina, hori guztia nola dakigu? Egin diren indusketen bidez, noski!.

Horregatik, gaiari bukaera emateko, umeak arkeologoak bihurtu dira eta indusketak egiten ibili dira gelan. Lehen Gizakien garaiko hezurren bat aurkituko al dute?