HH izenak identifikatzen

IZENAK IDENTIFIKATZEN!

HH4ko ikasleak beraien izen propioak idatzita identifikatzen hasi dira! Ekintza honi esker umeak hizkuntza idatzia ezagutzen hasi dira, eta letra desberdinak konparatu dituzte. Ariketa motibagarriagoa izateko bere izen propioekin lan egin dute. [vc_gallery interval=”3″ images=”13778,13779,13780,13781,13782,13783,13784,13785,13786,13787,13788″ img_size=”full”]

Euskara Parkean gonbidapena

“EUSKARA PARKEAN” EKITALDIA DATORRELA!

Abenduaren 3a ez da edozein egun, euskara bizi eta gozatzen dugunontzat gure eguna da. Horregatik, Bihotz Gaztea Ikastolatik kontatu nahi dizugu nola ospatuko dugun. Gernikako parkea izango da gure topagunea, eta bertan egingo ditugu hurrengo ekintzak: -17:00 Magoa -18:00 Herri kirolak Ez galdu aukera euskaraz gozatzeko, gure kulturaz gozatzeko eta hura bizi-bizia sentitzeko. Anima zaitez! …

Beldur Barik irabazleak

A25 Indarkeria matxistaren aurkako eguna

Gaur azaroak 25, goizeko 12:00etan Gernika Parkera joan gara; bertan emakumeonganako indarkeriaren aurkako ekitalditxo bat egin da  eta  ikasleek genero-indarkeria salatzeko egindako “Beldur Barik” bideo-lehiaketaren sariak banatu dira. Ikastolako DBH 4.mailako Antzerki tailerreko ikasleek emakumeok pairatzen ditugun eraso sexistak salatzeko egin dituzten lanak Emakundek antolatutako “Beldur barik” lehiaketara aurkeztu dituzte. Nerabeen arteko egunerokotasunean suertatzen diren…

HH udazken koloreak

HH3 ETA UDAZKEN KOLOREAK!

HH3ko ikasleek sentimenduen eta emozioen munduan murgiltzeko aukera izan dute udazkeneko tailerraren bitartez. “Udazken koloreak” deituriko tailer honetan umeek naturaz disfrutatu egin dute pertzepzioa, arreta, oroimena eta sormena landu dituzten bitartean. Primeran pasatzeko eta autoestimua indartzeko aukera bikaina izan dute! [vc_gallery interval=”3″ images=”13732,13728,13734,13733,13730″ img_size=”full”]

LH5 ORBEL BILKETAN!

LH 5. mailako ikasleek ez dute denbora alferrik galdu eta udazkenaz gozatzera ekin diote. Sekulako arratsaldea eman genuen pasa den eguneko orbel bilketan. Gero eta gertuago gure proiektu nagusia: HERBARIO BAT SORTZEA! Santurtziko parke nagusian egon ziren lanean, eta hostoak biltzeaz gain, beharrezkoa zuten informazio eta datu pilo lortu zituzten. [vc_gallery interval=”3″ images=”13721,13722,13723,13724,13725″ img_size=”full”]

LH errutinak

LH ERRUTINAK

Lehenengo mailako umeek goizero errutinen panela betetzeko ardura dute. Bertan konturatu gabe, irakurketa eta matematika lantzen dute. [vc_gallery interval=”3″ images=”13711,13712,13713,13714,13715,13716,13717″ img_size=”full”]

LH4K GASCA BISITATU DU!

Astelehen honetan (azaroak 15) LH4ko ikasleak Gasca enpresara joan dira bisitan! Ikasleek EKIko Inguruneko lehenengo unitatean emandako edukiak barneratzeko aukera izan dute. Hau da, elikagaiak zelan kontserbatzen eta kozinatzen diren ikasi dute, eta honek daukan garrantziaz jabetu dira. Gasca taldearekin beti gaude elkarlanean, eta horregatik iruditzen zaigu elikagaiak prestatzeko prozesuari buruz ikasteko tokirik aproposena dela.…

LH Armañon

LH1 ARMAÑOKO PARKE NATURALEAN!

Asteazkenean, LH 1. mailako umeek Karrantzan dagoen Armañon parkea bisitatu zuten. Natur gune batean dauden elementuak ezagutzeaz gain, asko disfrutatu zuten lagun artean. [vc_gallery interval=”3″ images=”13636,13631,13632,13633,13634,13635,13637,13638,13630″ img_size=”full”]

GERO ETA HURBILAGO

Kaixo familia, Gero eta hurbilago, horrela sentitzen gara eta zuek ere hurbilago sentitzea nahi dugu. Ikastolak eskaintzen duen zerbitzu oro aztertzeko lan-dinamikarekin jarraituz eta familia guztiekiko komunikazioa bideratzeko oso tresna ona izan daitekeela pentsatuz, ikastolarekin harremanetan jartzeko helbide berria aurkezten dizuegu: geroetahurbilago@gazbi.net  Aipatu nahi dizkiguzuen gai orokorrak, proposamenak, kexak, iradokizunak, sortzen zaizkizuen zalantzak… Idatzi mezu…