DBH 4-KO TEKNOLOGIAKO IKASLEAK BILBORA

Datorren ostiralean, urtarrilaren 20an, DBH 4-ko Teknologiako ikasleak Bilbora joango dira. Ikasleek Global Smart Grids innovation Hub zentroa ezagutuko dute eta, bertan, First Lego Leagueren inguruko formazio saio bat izango dute adimendu saredun elektrikoen inguruan. Ikasleak metroan joango dira Bilbora, beraz, ezinbestekoa da Barika kargatuta eramatea eta baita musukoa ere. Goiz osoko irteera izango denez,…

DBH 1-EKO IKASLEAK BILBORA ZUBIAK IKUSTERA

Datorren ostegunean, urtarrilaren 19an, DBH 1-eko Teknologiako ikasleak Bilbora joango dira Bilboko zubiak ezagutzera. Irteera Teknologia ikasgaiarekin lotuta dago. Ikasleak metroan joango dira Bilbora, beraz, ezinbestekoa da Barika kargatuta eramatea eta baita musukoa ere. Goiz osoko irteera izango denez, komenigarria da hamaiketakoa eramatea. Egun horretako ordutegia, ohikoa izango da.

EKAINBERRI BISITATZEN (LH 3)

Baliteke sua πŸ”₯πŸ”₯ historiako aurkikuntzarik garrantzitsuenetako bat izatea. Horregatik, eta ikasgelan landutako kontzeptuak sakontze aldera, pasa den astean Lehen Hezkuntzako 3. mailako taldeak historiaurrean buru-belarri sartu zen Ekainberriko bisitan.🐾πŸͺ΅πŸ”₯ Labar-pinturak, garaiko material ezberdinak ezagutzea eta, batez ere, sua nola egin eta teknika hori nola garatu den ikastea izan zen txango egun zoragarri baten edukia. Gure…

GABONETAKO APAINKETAK IKASTOLAN

πŸ’šπŸ’™πŸ«‚Abendua Gabonen, familiaren eta adiskidetasunaren sinonimoa da. Horren isla ikastolan zehar aurkituko dituzuen apaingarri guztietan sentitzen da. πŸͺ…πŸŽ„πŸ›· Izan ere, urtero bezala, Bihotz Gaztea Ikastolako familiek artelanei ekin diote eta Gabonetako apaingarri ederrenak prestatu dituzte.😍🧢🧡 Zuen aldetik jasotzen dugun laguntza, konpromiso eta maitasunarekin ezinezkoa egiten zaigu Gabonak ez maitatzea.πŸ₯°πŸŽ„ Eta zuek, prestatu al dituzue Gabonetako…

EUSKARALDIA DBH-N

Euskaraldia ahobizi edo belarriprest izatea baino gehiago da. πŸ€—πŸ§© Hitzez ekiteko garaia honen atzetik hausnarketak, gogoetak, sentimenduak eta bizitza ulertzeko moduak izkutatzen dira. πŸ’šπŸ’™πŸ€žπŸΌ Guzti horren lekuko izan dira DBH-ko ikasleak. Modu eta sentzazio ezin hoberen artean agurtu dute aurtengo euskaraldia. πŸ’ͺπŸΌπŸ§ πŸ’­

KOLONIAK ELGOIBARREN ETA HONDARRIBIAN (DBH 1)

DBH 1eko ikasleek Elgoibarren eta Hondarribian 4 egunetako euskal girotze barnetegia izango dute. Noiz: Abenduaren 12tik 15era Irteera ordua: 8:30 Itzultzeko ordua: 18:30ak aldera Prezioa: 75€ Bertara eraman beharrekoak: Poltsa edo motxila Galtzontzilo edo kuleroak Pijama Galtzerdiak Praka luzeak Botak Praka motzak Txankletak dutxarako Niki edo alkandorak Oinetako erosoak Jertseak Etxeko zapatilak Txamarra Garbitasunerako tresna…

EUSKARALDIA LH-KO 1. ZIKLOAN

Euskaraldia amaitzear dago eta Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloak agur berezia prestatzea erabaki du. 1, 2 eta 3ko taldeek, zirkulazio libreko dinamikaren bitartez, hainbat tailer eta jarduera egin dituzte. Guztiek helburu bakarra dute: euskaraz gozatzea eta euskaraz bizitzea. Bihar, abenduak 2 ostirala, Euskaraldia amaituko da. Baina euskara hitz egiteko eta bizitzeko sentimenduak urte osoan jarraituko du.…

DURANGOKO AZOKARA (DBH 4)

Abenduaren 7an, asteazkenean, DBH 4. mailako ikasleek Durangoko Azokara txangoa burutuko dute. Autobusa ikastolatik goizeko 10:00ean aterako da, horrek esan nahi du lehenengo orduan klasea izango dutela (ez dute chromebookik ekarri behar) eta bokata eraman beharko dutela jateko. Bueltan ikastolan 16:00etan, gutxi gora behera, egongo gara. Azokan dauden bitartean gazteei zuzendutako tailer bat egingo dute.…

Jantokia

JANTOKIA: LANGILEEN AURKEZPENA

Bihotz Gaztea Ikastolan familia bat gara. Zuen alaitasuna eta poztasuna gauzak ondo egitera bultzatzen gaituen argudioa eta energia da. Hortaz, gure zerbitzu guztietan gertutasuna, pasioa eta profesionaltasuna ekaini nahi dizuegu. Horren adibide argia jantokiko begiraleak dira. Jantokiko ordua hezitzeko beste toki bat da. Hezkuntza, errespetua, jaten jakitea eta beste faktore asko funtsezkoak dira hezkuntzaren atal…

DATA ALDAKETA | EKAINBERRI KOBAZULOA IKUSTERA (LH 3)

Ostiralean Zestoara joateko txangoa prest geneukan, baina, eguraldi iragarpena ikusita, dataz aldatzea erabaki dugu. Data berria azaroaren 30a izango da. Gogoratu eraman beharko dutela, eguneko janaria, edaria, linterna eta autobuserako musukoa. LH 3. mailako ikasleak, Zestoan dagoen Ekainberri kobazuloa ikustera joango dira, Lehen Gizakiak garaiarekin zerikusia duelako. Noiz: azaroak 18. Betiko ordutegia beteko da (9:00…