NUTRIZIO TAILERRA (LH 6)

LH 6. mailako ikasleek otsailaren 21ean, astelehena, Galdamesen dagoen Areitz soroa baserria bisitatuko dute. Bertan baratza ikusi ondoren nutrizio tailer batean parte hartuko dute. Egun horretarako, hamaiketakoa, bazkaria eta edariaz gain, mendian ibiltzeko arropa eta oinetakoak behar izango dituzte. Irteeraren ordutegia betikoa izango da (9:00-16:30). Irteeraren prezioa 22€koa izango da eta abenduko ordainagirian kobratuko da.

SAHARAURIARREN ALDEKO JANARI BILKETA

Santurtziko Saharar Herriaren aldeko AMAL elkartearekin batera Ikastolako elikagaien bilketa antolatu dugu. XVIII. Elikgaien Karabana 2022ko otsailaren amaieran abiatuko da Euskal Herritik Tindufeko Saharako errefuxiatuen kanpamentuetara. Beraz guk ikastolan otsailaren 17rako bukatuko dugu bilketa. – NOIZ ekarri: otsailaren 14 tik 17ra bitartean zuen gelara eraman. – ZER ekar daiteke: AZUKREA – PASTAK – LEKALEAK -…

OLENTZERORAKO GUTUNEN LEHIAKETA

Gaurko argitalpenak izen-abizenak ditu: Katia Del Olmo Carrero (LH 6). Urtarrila amaitzeko modu hoberik ez dago Santurtziko Udalak antolatutako Olentzerorako Gutunen lehiaketan gure ikaslearen bigarren postua ospatzea baino. Ikastolako ikasle askok ahalegin eta dedikazio handiz parte hartu zuten lehiaketa honetan. Txalotzeko modukoa ere bai. Egurre ekipo! Bihotzez, ZORIONAK Katia! Oso harro gaude zure lanaz eta,…

HH txontxongilo

TXONTXONGILOAK

Pasadan astean “Itsasminez” txotxongilo-antzerkia disfrutatu genuen. Argi beltz teknikak  itsasora eraman gintuen  bertako lagun bereziekin gozatzeko. Izugarrizko esperientzia Rosamartinez.eu-ren eskutik. [vc_gallery interval=”3″ images=”14214,14215,14216,14217″ img_size=”full”]

Liburu ibiltaria

LIBURU IBILTARIA

Udaberri honetan Ibilaldia ospatzeko aukera izango omen dugu eta, aurten, Abusu ikastolak antolatuko du. Hainbat ekimenen artean, Liburu Ibiltaria izenekoan Bihotz Gazteak ere parte hartu du. Bertan, Abusukoek hasitako liburu bat ikastolaz ikastola pasatzen ari da bakoitzak narrazioari bere ekarpena egin diezaion. Gurean, DBH 3. mailako Galderrek, Ainhizek, Iratik eta Edurrek sekulako lan ona eskeini…