Arrautza frijitua patatekin postrerako? Bai, zera!

Argi dago umeei ardura bat ematen diegun bakoitzean, gustura hartzen dutela. Gainera, horrek ondo pasatzeko balio badu, askoz hobeto, guztiontzat! Hori dela eta, bazkaldu ostean, postrea beraiek egin dezaten ekintza bat antolatu diegu.

Dakizuenez, aurtengo ikasturteko jantokiko proiektuaren barruan, maila bakoitzak tailer bat egiteko aukera izaten du; eta, aldi honetan Lehen Hezkuntza 1. eta 2. mailako ikasleei egokitu zaie. Batzuk oso trebeak agertu dira eta aitaren batean apaindu dute bere platera; beste batzuek, aldiz, laguntza pixka bat behar izan dute; baina denek, lasai eta pozik gozatu dute momentu bereziaz.

Arrautza frijitua patatekin postrerako? Bai, zera! (LH 1-2)