Apirilaren 27an, ostegunean, DBH 2. mailako ikasleek irteera egingo dute txirrindulaz Areako hondartzara bidegorritik.
Irteera hori aurrera eramateko ikasle bakoitzak honako hauek ekarri beharko ditu:
- Txirrindula, ondo prestatua (neurrian, gurpilak ondo puztuta, kontutan izan 4 ordu baino gehiago ibiliko direla,…).
- Kaskoa.
- Erreposturako kamara (gomendagarria).
Horretaz gain, goiz osoko irteera izanik, hamaiketakoa eraman beharko dute, baita arropa eta oinetako egokiak ere.
Plangintza:
- Irteera baino egun batzuk lehenago, ikasleek formakuntza saio bat izango dute (mekanika, martxak, hiritik ibiltzeko jarraibideak,…).
- Ikasleak 8:30etan ikastola ondoko plazatxoan egongo dira.
- Buelta 14:40etarako aurreikusten da.
OHARRA: Eguraldia dela eta, irteera bertan behera geratzen bada, beste egun batetan egingo dugu aurrerago.