Bertan behera geratu da ALSTOM enpresa bisitatzeko programatuta zegoen irteera. Beste egun bat emanez gero, jakinaraziko dizuegu.
Urrian, Metal Enpresen Bizkaiko Federazioak (FVEM) antolatzen duen Industria Erronkaren barne, Aurubis enpresa Ikastolan egon zen DBH 4. mailako ikasleei hitzaldi bat ematen. Oraingoan, maiatzaren 16an, ikasleek Alstom enpresak Trapagan duen RSC sitea ezagutuko dute.
Bisita hauen helburua ikasleengan sektore industrialaren inguruan interesa sortzea, etorkizuneko aukerak erakustea eta STEM bokazioak bultzatzea da.