AGENDA 2030: Hiruhilabeteko helburuak

Agenda 2030: Hiruhilabeteko helburuak

Agenda 2030 proiektuak 17 helburu proposatu ditu: garapen iraunkorrerako helburuak.

Ikastolan, hiruhilabete honetan, 2 aukeratu ditugu beraien gainean gure atentzioa jartzeko:

  • 2.helburua: Goserik ez.

  • 3.helburua: Osasuna eta ongizatea.

Agenda 2030

2.helburua: Goserik ez izatea

250 milioi pertsona baino gehiago gosetearen ertzean daude, eta beharrezkoa da azkar jardutea, arrisku gehien dituzten eskualdeei elikagaiak eta laguntza humanitarioa emateko.

Elikadura eskasak 5 urtetik beherako haurren heriotzen erdia ( % 45) eragiten du – 3.1 mila haur urtero.

Lehen hezkuntzako adinean dauden 66 milioi haur gosez joaten dira eskoletara garapen bidean dauden herrialdeetan, 23 milioi Afrikan bakarrik.

COVID-19ren pandemiak bikoiztu egin dezake kopuru hori orain, eta 130 milioi pertsona gehiago zeuden 2020aren amaieran gose larria izateko arriskuan.

Ikastolatik janari-bilketarako martxan jartzen diren kanpainetan parte hartzeko animatzen zaituztegu, egoerak uzten gaituen neurrian, behintzat. 

 

Agenda 2030

3. helburua: Osasuna eta ongizatea

Bizitza osasuntsua bermatzea eta adin guztietan ongizatea sustatzea funtsezkoa da garapen jasangarrirako.

Osasun-larrialdiak, COVID-19tik eratorritakoa kasu, mundu mailako arriskua dira, eta prestakuntza ezinbestekoa dela frogatu dute.

Helburu honi helduta, ikastolan gure gelen aireztapena aztertzen ari gara horretarako erosi ditugun hiru CO2-ko neurgailuak erabiliz. Gelen aireztapen egokia funtsezkoa da eta ez soilik egun hauetan birusaren kutsaketa ekiditzeko. Ikerketek erakutsi dute gure ongizaterako ona dela eta gure errendimendu intelektuala, adibidez, handitzen dela ondo aireztatutako esparru batean.