Agate Deuna 2019-20

Hurrengo asteartean, otsailak 4, Agate Deuna ospatuko dugu. Goizeko ospakizuna izango denez eta eroso egoteko, umeak praka urdina, alkondara-kamiseta zuria eta arrantzal zapiarekin etortzea gomendatzen dizuegu.

HH IBILBIDEA

HH 3, 4 eta 5 urtekoak abestera aterako dira auzoan zehar:

  • Ikastolako patioan.
  • Mirabueno parkean.
  • S. Juan de Dios ospitalea.

Ateratzeko ordua: 10:00.

Ibilbidean zehar, umeak oztopatu gabe laguntzea eskatzen dizuegu. Bestela, umeek aditasuna galtzen dute eta horrek gure lana eta egun horretako ekintzaren garapen egokia saihesten du. Beraz, eskertuko genizueke mezu hau umeak ikustera etorriko zaretenen artean zabaltzea.

LH IBILBIDEA

1. eta 2. mailako taldeak:
Ordua: 10:15.
Ibilbidea:
– Santa Eulalia merkatua.
– Gabriel Aresti.
– Udaletxea.

3. eta 4. mailako taldeak:
Ordua: 10:20.
Ibilbidea. Antonio Alzaga etorbidean,
– Larrea.
– Mercadona.
– London City aurrean.
– Kabiezesko enparantza.

5. eta 6. mailako taldeak:
Ordua: 10:25.
Ibilbidea:
– Señorio de Bizkaia.
– Juan XXIII.
– Kapitan Mendizabal.
– Anbulategia.