Gaur azaroak 25, goizeko 12:00etan Gernika Parkera joan gara; bertan emakumeonganako indarkeriaren aurkako ekitalditxo bat egin da eta ikasleek genero-indarkeria salatzeko egindako “Beldur Barik” bideo-lehiaketaren sariak banatu dira.
Ikastolako DBH 4.mailako Antzerki tailerreko ikasleek emakumeok pairatzen ditugun eraso sexistak salatzeko egin dituzten lanak Emakundek antolatutako “Beldur barik” lehiaketara aurkeztu dituzte. Nerabeen arteko egunerokotasunean suertatzen diren mikromatxismoak eta txikitatik markatzen dizkiguten estereotipoak agerian utzi nahi izan dituzte eta horren aurrean haien jarrera argi utzi dute.
Aurkeztutako bideoak hauek dira:
Hiru bideo hauetatik “Benetan alkohola” deiturikoa bere kategorian irabazlea izan da.
ZORIONAK!! eta ESKERRIK ASKO parte hartu duzuen ikasle guztioi.