40 segundo berrogeialdian

“40 segundo berrogeialdian” izenburuarekin jarri zuen martxan berbalagunek bideo-lehiaketa hau Ezkerralde osoan. Bertan, parte-hartzaileek entzierroari buruzko grabazio bat aurkeztu behar zuten, gehienez 40 segundoko iraupenarekin.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak antzerki-tailerrean grabatu beharreko gaia lantzen eta zehazten aritu ziren, eta, azkenean, 20 ikasle inguruk erabaki zuten lehiaketara aurkeztea.

Lehiaketa honen emaitzak argitaratu dira dagoeneko, eta ezin asmatu nork irabazi duen 2. saria! Bada, sariduna Tainui Kara, DBH 3. mailako ikaslea. Jarraian bere bideoa duzue. Zorionak!

Gainera, bidalitako grabazioen artean, batzuk aukeratu ditugu, berrogeialdian zehar nerabeek bizi izandako hainbat une azter ditzazuen

Esteka honetan gure txapelduna eta beste irabazle batzuen bideoak ere ikusteko aukera eskaintzen dizuegu.