21. Korrika

21. KORRIKA

21. Korrikak ate joka dugula, Bihotz Gaztea Ikastolak hainbat ekintzatan parte hartuko du.

Dakizuen bezala, apirilaren 10ean, gauean, Korrika gure herritik igaroko da eta Ikastolak, biurtez egiten duen bezala, kilometro bat erosi du.

  • Gure kilometroa 1558 km-zenbakia da.
  • Lekukoa hartzeko tokia: TXITXARRA – PAGAZARTUNDUA BIDEGURUTZEA (Casa del Yogur)  anbulategiraino.
  • Lekukoa hartzeko ordua: 23:21 (komeni da 10-15 minutu lehenago bertaratzea).

Nahiz eta gauean izan, Ikastolaren presentzia bultzatu behar dugu eta han itxaroten zaituztegu guztiok kilometro hori “korrika” egiteko.

KORRIKA TXIKIA

Bestalde gure txikitxoek Korrika txikian parte hartu ahal izango dute, noiz? Apirilaren 10ean ere bai.

Korrika txikiak Santurtzi zeharkatuko du goizean zehar 10:00ak eta 12:00ak bitartean. Korrika txikiaren amaieran bertso batzuk abestu, zenbait mezu irakurri eta bukatzeko, DJ batek musikaz girotuko du. HHko 4 eta 5 urteko gelakoek eta LH osoak parte  hartuko du, Korrikaren giroaz gozatzeko. Gure “kilometroa”, Txitxarretik parkeraino izango da. Gogoratu kamiseta urdina ekartzeaz.

Arratsaldean ikastolan gaudela, ikastolako guztiok Korrikako koreografia grabatuko dugu.