Kaixo! Mic dut izena eta St George ‘s English Academyk Bihotz Gaztea Ikastolan ematen dituen ingelesezko eskolaz kanpoko eskolen koordinatzailea naiz. Ikastolako familia guztiekin harremanetan jartzen naiz 2023/24 ikasturteko ingeleseko klaseetan izena emateko aukera eskaintzeko. Matrikula maiatzaren 15ean irekiko da. Matrikula egin daiteke izena emateko fitxa betez. Fitxa hori formalizatuta geratuko da seinalea (50 € / ikasle) ordaindu ondoren.
Klaseak bazkaltzeko orduan ematen dira, astelehen / ostiraletan edo astearte / ostegunetan, eta mailaren arabera, 12:30 – 13:30 lehenengo txandan edo 13:30 – 14:30 bigarren txandan. Cambridgeko mailetan ere klaseak eskaintzen ditugu astearteetan (16:00 – 17:30) eta ostegunetan (15:00 – 16:30). Gure taldeak txikiak dira, ez dira 15 ikasle baino gehiago ikasgelako, eta, horri esker, gure irakasleek ikasle bakoitzari denbora eskaini ahal diote, egunero hobetzen eta ikasten lagunduz. Gure metodologia eta materialak ditugu, baita ikaskuntza aberasten duten jarduera ludikoagoak eta dinamikoagoak ere. Ingelesa ikasteko eta gozatzeko da!
Azaldu nahi nizueke nortzuk garen. St George ‘s English Academyk 17 urteko ibilbidea du, eta gaur egun 3.000 ikasle baino gehiago ditugu gure ikastetxeetan, udalekuetan eta kanpoko proiektuetan. Hiru akademia nagusi ditugu: Bilbo, Leioa eta Iparragirre. Horrez gain, eskolaz kanpoko klaseak ematen ditugu 10 ikastetxe eta ikastolatan, adibidez Nuestra Señora del Carmen (Portugalete) edo El Regato (Barakaldo). 2023/24 ikasturtean gure hirugarren urtea izango da Bihotz Gaztea Ikastolan lanean. 60 irakasle baino gehiago ditugu plantillan, guztiak natiboak edo elebidun tituludunak. Irakasle guztiek beharrezko kualifikazioa dute St. George ‘s English Academyan lan egiteko.
Beheko taulan agertzen dira gure prezioak 2023/24 ikasturterako. Ikasturte berriari begira, berrikuntza gisa, eta etengabeko hobekuntzako gure prozesuen ondorioz, haur eta lehen hezkuntzako maila guztietan irakasle kualifikatuek idatzitako liburuak erabiltzen hasiko gara. Liburu horiek ikasturtearen hasieran erosten dira, irailean, eta prezioa 30 €-koa da.

Gure eskolei buruzko galderarik baduzue, beti jar zaitezkete nirekin harremanetan michael.grew@stgeorgesacademy.es helbidera idatziz.