Ikasturte honetan, Lehen Hezkuntzako 2.mailako ikasleak Baratze Baserri eskolara joango dira (Gauteguiz Arteaga). Maiatzaren 11an irtengo dira ikastolatik eta 12an itzuliko dira BuenaVistako anbulategira. Egun horietako ordutegia ohikoa izango da. .
Egun hauetan zuen seme-alaben datuak eta baimena betetzeko orrialdea jasoko duzue eta ikastolara bueltan ekarri behar izango dute.
Eraman beharko dituzten gauzak:
- Lozorroa eta pijama.
- Garbiketa pertsonalerako gauzak: orrazia, hortzetako eskuila, dentifrikoa…
- Esku-ohiala.
- Zira eta hotzerako arropa.
- Mendiko botak.
- Kiroletarako oinetakoak.
- Txankletak.
Egonaldiaren egun bakoitzerako behar diren jantziak (praka luzeak eta katiuskak behar-beharrezkoak).
Oso garrantzitsua:
- Ezin da gozoki, janari edo edaririk eraman.
- Arropa eta ikasleen gauza guztiek izena izan beharko dute.
Kolonien prezioa 110€koa izango da, eta hurrengo ordainagirian kobratuko da.