Jantokia

Ordua da… 12:00ak dira eta jantokiko eta patioko begiraleak prest gaude umeekin egoteko 15:00ak arte.

Gure bi jantokietan 430 umek bazkaltzen dute egunero eta horretarako 14 begirale elkartzen gara umeei ahalik eta bazkal ordu atsegina egiten saiatzeko.

Hiru orduko zerbitzua dugunez erabaki dugu sei txandetan banatzea: hiru txanda jantoki bakoitzean.

Ikusten duzuenez denbora ez zaigu alferrik pasatzen, baina antolakuntzarekin lortu dugu ere jantoki orduan nahi duten umeek ingeleseko klaseak jasotzea, eta egia esan nahikotxo daukagu ingelesa ikasten!

Ikasturte honetan daukagu Eurestekin hikuntz proiektu polit bat aurrera eramateko aukera, hau tailerren eta jolasen bidez landuko ditugu kurtsoan zehar.

Bazkaltzeko momentua antolatzeko, adina izaten da lehenentasunezkoa, hau da haur hezkuntza lehenengo txandan jantoki haundian bazkaltzen dute guztiak batera eta besteak, nagusiagoak direla, gure beste bi jantokietan banatuta daude beste bost txandetan.