Eskolaz kanpoko ekintzak

Gure ikasleen garapena integrala izan dadin, haien egunerokotasunean ludikotasunak duen garantiza goraipatu beharko dugu.
Hau bultzatu asmoz, Bihotz Gaztea ikastolak eskolaz kanpoko ekintza desberdinak planteatzen ditu, haurrek haien aisialdian aurrera eramateko. Ekintza hauen helburua esan bezala gure ikasleen denbora librea era egoki batean bideratzea da, hau da, haurren jolasgarritasuna bultzatu eta baita euskararen presentzia indartu ere.
Ikasturte honetan gure ikasleen interesak kontutan harturik dagoeneko ezagunak diren ekintza hauek proposatu ditugu: gimjazz, gimnasia erritmikoa, gozatuz eta informatika; hauetatik aparte eta Bizkaiko federazioaren laguntzarekin baita surf, zaldiketa, arrantza, esgrima eta izotz-patinaketa taldeak sortzen saiatu gara ere.
Ezin ahaztu dezakegu maiatza aldera Santurtziko IMD-k antolatzen dituen eskola olinpiadak, hauen helburu garrantzitsuenetariko bat haurren sozializazioa delarik. Eskola olinpiadetan gure ikasleak parte har dezaten ikastolak bere esku dagoen laguntza eskainiko du.
Ekintza guzti hauetan haurrek bere garapen integralerako hain garrantzitsuak diren bizipenak jasoko dituzte.
Bestalde Lynx Idiomas dugu, ingelesa klaseak ematen duena.