MISIOA, BALIOAK ETA IKUSKERA
MISIOA.
Bihotz Gaztea Ikastola Santurtziko ikastola da. Guraso eta bazkidetu diren langileen herri-onurako kooperatiba legez eratuta gaude eta Ikastolen Elkarteko kideak gara. 0 urtetik eta derrigorrezko hezkuntzaren bukaerara arteko etapak hartzen ditugu.Ikasleen hezkuntza akademiko nahiz pertsonala eta familien orientazioa eskaintzen dugu, halaber, euskal kulturaren sustapenean eta herriaren euskalduntzean eragileak gara.Gure zeregina gurasoen eta ikasleen arreta pertsonalizatua eskaintzean datza, talde profesionalen eta familien lankidetzan oinarrituz; betiere hezkuntza komunitateko zein herriko instituzio eta elkarteekin koordinazioan.
BALIOAK. Hauexek dira gure balioak:
- Aniztasuna eta arreta pertsonalizatua.
- Irekitasuna eta ekitatea.
- Euskaltzaletasuna.
- Lankidetza.
- Konpromiso eta erantzukizuna.
- Esperientzia eta berriztapena binomioa.
- Prestakuntza eta etengabeko hobekuntza.
- Teknologia berriei etengabeko egokitzapena.
IKUSKERA. Bereizgarri hauen bitartez nabarmendu nahi gara Santurtzin eta ikastolen artean:
- Prestakuntza integrala eta akademikoki sendoa eskaintzeagatik.
- Arreta pertsonala eskaintzeagatik.
- Eleaniztasunagatik.
- Herriari irekia egotegatik eta Santurtzin euskalgintzaren suspergileak izateagatik.
- Ikastolako kide (ikasleak, familiak, langileak) guztien lankidetza eta partaidetza asebetetzeagatik.
- Berrikuntzagatik lan metodologietan zein baliabideetan.
- Gestio eraginkor, gaurkotua eta jasangarriagatik.
