ERABILERAREN BALDINTZA OROKORRAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA
Mesedez, irakurri arretaz erabilera-baldintzak web toki hau erabili baino lehen. Web toki hau erabiliz gero, erabiltzaileak inplizituki baldintza hauek onartzen ditu. Horiekin bat ez bazaude edo zalantzarik baduzu, ez erregistratzea eta web orria ez erabiltzea eskatzen dizugu.
1. Nor gara?
Bihotz Gaztea Ikastolak ondorengo helbidea du: San Juan de Dios Auzoa, z/g 48980 Santurtzi. Website honekin edo bere zerbitzuekin zerikusia duen edozein gaitarako 944.937.311 telefono zenbakian harremanetan jar zaitezke edo, bestela, santurtzi@ikastola.net posta elektronikora bidera zaitezke.
www.bihotzgazteaikastola.net domeinua Bihotz Gaztea Ikastolarena da.
2. Zer da BGIren website delakoa?
Orain www.bihotzgazteaikastola.net tokian zaude. Hori espazio elkarreragilea da eta Bihotz Gaztea Ikastolak sortu du produktu eta zerbitzuei buruz informazio handiagoa eskaintzeko.
Web toki guztiek bezala, erabilera eta pribatutasun-politikaren inguruko baldintza batzuk ditugu. Nolanahi ere, aurreratu nahi dizugu gure nahia produktuak eta zerbitzuak modu dibertigarrian eta bizian eskaintzea dela. Ildo horri jarraiki, orri honetan ez dira produktuak zuzenean saltzen.
3. Fitxa teknikoa
Web toki honetaz gozatzeko, erabiltzaileak nabigatzailea izan beharko du (hobe PC edo MACerako Mozilla Firefox 3.0 edo goi mailakoa bada). Halaber, monitoreak gutxienez 800 x 600 pixel izango ditu eta Macromediako Flash plug-in delakoa behar da. Azkenekoa doan deskarga daiteke www.macromedia.com helbidetik. Bihotz Gaztea Ikastolak beharrezkotzat jotzen dituen aldaketa teknikoak egin ahal izango ditu kalitatea, sistemaren eraginkortasuna eta errendimendua eta gai-sareetara eta Internetera konexioa hobetzeko.
4. Web orriaren jabetza eta erabilera-mugak
Web orri hau Bihotz Gaztea Ikastolarena da. Markak, domeinu-izenak eta jabetza intelektualaren gainerako eskubideak Bihotz Gaztea Ikastolarenak dira. Beraz, ezin daiteke edukirik laga, kopia, erreproduzi, argitara, karga, transmiti, bana edo ustia. Salbuespen bakarra web orria eta helburuekin bat web orria erabiltzea da. Ildo horri jarraiki, deskarga eta kopia pribatuak egin daitezke, baina baldintza hauetan zehaztutako erabileretatik kanpo atera gabe. Aurrekoaren kontra eginez gero, egilearen edo Bihotz Gaztea Ikastolaren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Edukiak hemen baimentzen ditugun helburuetatik kanpo erabiliz gero edo helburu horiek aldatuz gero, egilearen jabetza-eskubideak eta Bihotz Gaztea Ikastolaren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Erabilera-baldintza hauetarako debekatuta dago eduki hauek beste edozein web orritan edo sare informatikotan erabiltzea.
