Ingurumena

Gure ikastolan, betidanik egon da ingurua zaintzeko gogoa eta bultzada, hau dela eta orain dela urte batzuk Agenda 21 proiektuan sartu ginen. 2007/08 ikasturtean Eskola Jasangarria ziurtagiria lortu genuen Euskadiko beste 24 ikastetxeekin batera, ingurumen aldeko errekonozimendua lortzeko antolatzen zen lehenengo urtean, hain zuzen ere. Proiektu honetan gaudenok garapen jasangarria bilatzen dugu. Santurtziko ikastetxe asko barne gaude udaletxearekin batera lanean.

Ikastolan Ingurumen Batzordea ikasturtero osatzen dugu: ikasleak, irakasleok eta lankideak. Batzorde honetan ikastolako diagnostikoa egiten dugu ikusteko zer gauzak hobetu ahal diren gure ingurumena hobea izan ditzan, beste gauza batzuen artean. Hurrengo lerroetan ikasturte osoan zehar aurrera eramaten dugun hainbat ekintza aurkeztu nahi dizkizuegu:

  • Patrulla berdea. Patioa garbi mantentzeaz arduratzen dira LH ko 1. 2. eta 3. mailako ikasleek, jolastorduko hamaiketakoen ontziak zakarrontzi egokietara botarazten.

  • Agenda 21 eguna. Kurtso hasieran guztiok gure ingurumenari buruz jarduten dugu ordu bete eta konpromesu gutun bat sinatzen dugu.

  • Azterkosta, Ibaialde eta beste lehiaketa desberdinetan parte hartzen dugu ikasturte osoan zehar.

  • Zuhaitz eguna. Batzordekoek Santurtziko ikastetxe guztiekin batera, zuhaitz bana landatzen dugu eta ikastolan parte hartzen dugu urte horretako zuhaitzaren aukeraketan.

  • Eskola Jasangarria errekonozimendua berriztea beste 3 ikasturterako. Prozesua ikasturte osoan zehar izango da. Lehenengo, galdetegi bat gehi 3 hobekuntza 3 ardatzetan (kurrikuluma, parte hartzea eta kudeaketa) osatu eta aurkeztu behar dira abenduaren 22rako. Ondoren, 2. hiruhilabetean aztertzaileak Ikastolara etorriko dira, abenduan aurkeztu duguna baieztatzeko eta bukatzeko, maiatzaren 31n ebazpena argitaratuko dute.

  • Birziklapena Ikastolan urte asko daramagu papera, plastikoa eta pilak birziklatzen. Bestalde, ikasturte honetan ekin diogu idazteko tresnak birziklatzeari.

  • Sentsibilizazioa Ikastolatik beti bultzatu izan dugu jarrera jasangarria. Ikasturtero kanpainak aurrera eramaten ditugu argia, papera eta ura aurrezteko.

  • Seinalizazioa Ikasturte honetan zehar ikastola hobeto seinalizatu nahi dugu. Erraz eta eroso ibiltzeko ikastolatik, batez ere, kanpotik etortzen direnentzat eta berrientzat. Aspalditik egin nahi genuen eta pasa den ikasturteko gaiarekin (mugikortasuna) lotura handia du.

  • Eskolen arteko foroa. Urtero ere ikastetxeen arteko foroan parte hartzen dugu. Foro honetan ikastetxeetako ikasleek biltzen dira eta Santurtziko arazoetaz mintzatzen dira. Bilera honetatik ateratzen diren eskaerak eta konpromesuak alkateari luzatzen zaizkio.

Orrialdea: 12