Ba dira hamabost urte baino gehiago Bihotz Gaztea Ikastola teknologia berriak bultzatzeko apustua egin zuela. 1996 urtean ezarritako sarearen haztapenetatik hasita, 1998an jarritako Interneterako sarbideak edo IKT bultzatzeko ikastola pilotuen taldearen partaidea izan da.
Teknologia berriekin lotutako proiektu askotan parte hartu dugu buru-belarri. Kudeaketa akademiko eta administratiboa egiteko Ikaswin eta Ikasdat programen garapena, Ikasweb delako intranet plataforma eta azken aldi honetan Ikasys Proiektuan, adibidez. Honetan Bizkaiko ikastola bakarra gara.
Hasierako 16 ordenagailuz osatutako sare lokala 120 ekipo baino gehiago duen bat bilakatu da. Sarea kontrolatzeko zerbitzari batetatik gaur egun kudeatzen ditugun bost zerbitzarietara pasatu egin gara. Zerbitzari hauekin ikastolako datu, dokumentuak eta posta elektronikoak eta, oso garrantzitsuak diren segurtasun kopiak jorratzen ditugu.
Garrantzi handia duen beste atal bat langileagoaren etengabeko formazioa edo prestakuntza da. Kanpoko ikastaroak: Garatu, Ikastolen Elkartea, gure beharretara egokitutako ikastaroak edo urtero ikastola barnean antolatutakoak. Prestakuntza honi esker, Ikastolako langileen konpetentzia digitalaren maila altua da eta gure ikasleak beraien IKT garapenean laguntzeko prestatuak gaude.
Bestalde, momentu honetan zure aurrean duzun webgune hau asmo handiak dituen sistema baten haztapena da. Bihotz Gaztea 2.0. Sistema honen bitartez informazioa jasotzeko eta aktiboki parte hartzeko aukera zabalduko dugu ikasle, irakasle, guraso, familia eta zergatik ez Santurtziko herriari eta Euskal Herria osoari.
