Ikastolaren erreferentzia estrategikoetako bat Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) dira. Baina IKT hezkuntzan barneratzeko, Ikastola ekipamenduz eta azpiegituraz hornitzeaz gain, neurri gehiago ere hartu behar dira. Beste jarduera askorekin gertatzen den bezalaxe, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek garrantzizko aldaketak eragiten dituzten hezkuntza prozesuan.
XXI. mendeko ikasleentzat, teknologia berriek bi helburu erdiesteko balio behar dute ikastolan. Honako helburu hauei buruz ari gara:
-
Ikasleei “ikasten ikasteko” eta ikaskuntza prozesuko parte aktibo izateko laguntza ematea, eta informazioa aukeratu, aztertu, erkatu eta ezaguera bihurtzeko gaitasuna garatzea.
-
Ezaguerak kudeatzeko hezitzea eta etorkizuneko gizartean gainerakoekin komunikatzeko gai diren herritar bihurtzea.
Ikuspuntu honetatik abiatuz, hezkuntza eremuko I+G+B egitasmoak eta proiektuak burutzea beharrezkoa da. Hau dela eta, gure Ikastolako 2. 4. eta 6. mailako ikasleek parte hartuko dute IKASYS proiektuan.
