Herri guztien kezka da kalitatezko hezkuntza sistema bat izatea, hezkuntza funtsezkoa baita, besteak beste, gizartearen ongizaterako eta kulturaren transmisiorako. Euskal Herrian, ikastolen mugimenduak, hezkuntza munduko beste eragile batzuekin batera Euskal Curriculum egitasmoa martxan ipini du.
Bihotz Gaztea Ikastolak bat egiten du Euskal Curriculumaren proposamenarekin. Hori dela eta, ikastolako profesionalak Euskal Herriko beste ikastolekin batera hausnarketa prozesu batean gaude gaurko gizarteak hezkuntzari planteatzen dizkion erronkei erantzun egokia emateko asmoz. Egindako lehen lana konpetentzien irakaskuntzarako egokiagoa den ebaluazio txosten bat prestatzea izan da eta bide horretatik jarraituko dugu gure ikasleek etorkizunerako behar duten prestakuntza izan dezaten.
