IRAES 21eko Ikasleen DEIA

Ez bada orain, noiz? Ez bagara gu, nortzuk?

IRAES 21eko Ikasleen DEIA

2010eko ekainaren 5etik 10era, Brasilian, Nazioarteko Haur-Gazteen Konferentzia Brasil 2010: Vamos cuidar do planeta ospatu zen. Bertan, Gazteen Arduren Gutuna: Zain dezagun planeta adostu zuten 62 herrialdeetatik etorritako 500 bat gaztek. Euskal Erkidego Autonomoan, Eskolako Agenda 21 programa garatzen duten ikastetxeen artean, Eskola Jasangarriek osatzen duten IRAES 21 sareak Arduren Gutuna ezagutzera ematearen erronka hartu du bere gain. Eta horretarako Ez bada orain, noiz? Ez ba gara gu, nortzuk? lemapean ardurak ekimen bihurtu nahi ditugu.

Dei honekin arduratsu sentitzen bazara eta zeuk ere bultzatu nahi baduzu laguntza sinadura emateko aukera daukazu web orrialde honetan.